Ikertzen pentsatzen dugu ikerketarako ezinbesteko direla pertsonak. Badugu metodologiarik eta bitartekorik talde interdisziplinatuak sortzeko, eta talde hauen bidez garatzen ditugu nahi ditugun proiektuak.

Ikertzek bere proiektuak aurrera eramateko laguntzaile talde handi bat du. Ikertze & elkartuak gara, eta 20 urteko esperientzia dugu irakaskuntza arloan.

1983. urtean sortu ginen Donostiako San Telmo museoko laborategi grafiko gisa. Jorge Oteiza eta Bruno Munari
izan ziren gure lehenego erreferentziak. Adiskidetasunean eta mirespenean oinarritutako elkarlana sortu zen, denboran zehar iraun duena.

Oteizak lengoaia konparatuei buruz zituen ideiak praktikan jartzeko asmotan, 1990. urtean sortu ziren Ikertzen artzerki eta poesia lantegiak eta baita soinu laborategia ere.

Egun esperientzia handia dugu haurrek parte-hartzeko proiektuetan, lengoaia desberdinak elkar-harremanean agertzen direlarik